Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2025-2026
edizioko data:
Apirilak 23

7. JUUL INFORMAZIOAK ETA DATAK

Kaixo JUULkide:

Idatzi honen bidez, JUUL kanpainaren inguruko zenbait informazio bidali nahi dizkizuegu.

Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 11, OSTEGUNA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 10era ere zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Informazio gehiago dokumentuan, jarraitu irakurtzen.


Fitxategia jaitsi

8. JUUL 2024 ARAUTEGIAK

Arratsalde on, juul kideak:

JUUL 2024 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak arretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, BOTO-TXARTELA ereduak igortzen dizkizuegu.

Badator Juul!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

9. JUUL IRAKURZALETASUNA: IDEIAK ETA ESPERIENTZIAK

Egun on JUUL kideak,

Ohartuko zineten bezala, JUUL kanpainaren webgunea berritu dugu, beste itxura bat eman diogu. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Kanpaina aurrera doala, gogoratu nahi dizuegu webgunean ditugun zenbait baliabide. Adibidez, irakurzaletasuna bultzatzeko erabil ditzakegun ideiak eta esperientziak.

www.juulkanpaina.eus webgunean zintzilikatzen ditugu aipatutako ideiak eta esperientzia guztiak: https://www.nafarroakoikastolak.net/juul_ideiak_esperientziak.asp


Fitxategia jaitsi

10. FAMILIEI GABONETAKO ZIRKULARRA

Egun on juulkideak,

Mezu honen bidez, Gabonetarako opari ona... liburu bat edo bi... familiei zuzendutako zirkularra, euskaraz eta frantsesez eta euskaraz eta gaztelaniaz helarazten dizuegu. Zuen familien artean banatzeko erabilgarria izan daiteke.

Ongi izan,

JUUL ANTOLAKUNTZA


Fitxategia jaitsi

11. JUUL KANPAINAREN AURKEZPENA

Kaixo, JUUL kideak:

Lerro hauen bitartez, JUUL egitasmoaren azalpen-aurkezpenak bidaltzen dizkizuegu formatu ezberdinetan: CANVA programako loturak eta erantsita Power Point artxiboak.

Baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu.

Laster arte, ongi izan,

JUUL ANTOLAKUNTZA


Fitxategia jaitsi

12. JUUL DATAK ETA BESTE BATZUK GOGORATZEKO

Kaixo JUULkide:

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.

Mesedez, irakurri dokumentua eta edozein zalantza duzuela, jar zaitezte gurekin harremanetan.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea