2016/03/19 | Tantirumairu Ikastola
Berdintasunaren Ginkanan sarituak. (A.A.A.)
LESAKA. Bertze urte batez berdintasunaren aldeko kanpaina egin du Lesakako komertzio eta zerbitzuen elkarteak, Etxeko lanak eta etxeko zaintzea denon ardura da goiburupean.
70 bat marrazki aurkeztu dituzte Tantirumairu ikastolako eta Irain eskolako neska-mutikoek eta joan den larunbatean egin zuten sari banaketa. Lehen saria, 150 euroko erosketa bonoa Nora Maritxalarrek eskuratu du; bigarrena, 100 euroko erosketa bonoa Izaro Ugaldeberek eta hirugarren saria, 50 euroko erosketa bonoa, Ane Agirrek.
Dokumentua ikusi
Itzuli