1615 ISLANDIA: GARTZIAREN ISTORIOA.  
Duela 400 urte euskal bale arrantzaleak Islandian akabatuak izan zireneko ezbeharra du oinarri  Tapio Koivukari idazle finlandiarraren liburu honek. Grafismoz osatutako liburu hau finlandieraz idatzia eta  ondoren islandierara itzulia da eta orain euskaraz eta ingelesez argitaratuko da Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik. Helburua gure ikasleei euskal historiako parte den liburu bat eskaintzea da; ikastola bezala munduarekin konektatzen gaituen liburua eta nafar itsas bizitzari aipamen egiten diona.
Liburuaren datuak:
Idazlea: Tapio Koivukari 
Marrazkilariak: Fidel Azkoaga Igartza 
Tapakiak: Juan San Martin  
Argitaletxea: Euskal Erria (Montevideo, Uruguai) 
Liburuaren koordinatzailea: Xabier Irujo 
Nori zuzendua: Lehen hezkuntzako 6.mailako eta DBHko 1.mailako ikasleei 
Orri kopurua: 140 
Liburuaren izenburua ingelesez: Islandia 1615: A Whaler´s Tale
 
										
									Nafarroako ikastolek 50 urte bete zituzten 2015. urtean.
Mende erdi bat Iruñeko Uxue ikastolak bidea urratu zuenetik. Hiriburuko ekimenari jarraituz, lurraldeko beste hainbat tokitan ere ikastolak sortzen hasi ziren. Horren ondorioa da gaur egungo ikastolen sarea: 15 ikastola, 6.400 ikasle, 4.200 familia eta 600 profesional baino gehiago.
Fermin Erbiti kazetariak ibilbide guzti honetako istorioak eta irudiak batu ditu Ametsa egia liburuan.