XEDEA
NIE irabazteko asmorik gabeko bigarren graduko Irakaskuntzarako Sozietate Kooperatiboa da eta eratu da merkatuak aintzat hartzen ez dituen behar sozialak asetzeko eta Nafarroan guztiona den IKASTOLA proiektua garatzeko eta indartzeko, modu elkartu eta solidario batez. Eta, aldi berean, pertsonen garapena eta hezkuntzaren bidez gizartea eraldatzeko konpromisoa eta bokazioa errazteko helburuarekin, bazkide guztiekin talde-lanean eta elkarlanean aritzen da, ikastola bakoitzaren proiektuen garapenean. Halaber, euskara eta euskal kultura, bereziki, eta kultura unibertsala, orokorrean, sustatzeko, biak hezkuntza- eta gizarte- garapenari lotuz; kolektiboaren gidari dinamizatzailea izateko aholkularitza profesionaleko zerbitzuak eskainiz (ekonomikoa, administratiboa, pedagogikoa), jarduera artistikoak eta/edo kulturalak garatuz, betiere ikastola bakoitzaren autonomia errespetatuz.
NIE Euskal Herriko Ikastolak (EHI) europar kooperatibaren kide da eta helburutzat dauka ikastolak kalitatezko eskolak izatea (garrantzitsuak diren helburu sozial eta humanoak proposatzen dituztenak), eskola eraginkorrak izateaz gain (beren helburuak baliabide egokiekin lortzen dituztenak). Horretarako, seme-alaben hezkuntzari dagokionez, familien parte hartzea eta inplikazioa nabarmenduko dira ikasteari begira dagoen orientabide bateratu eta partekatu baten bidez.
IKUSMIRA
Izen handiko erakundea izatea, euskal kulturarekin konprometitua, berrikuntza pedagogikoa bultzatzen duena eta bere kudeaketaren kalitateagatik aitortua, beti ere bere ikastola bazkidetuen eta, oro har, gizartearen zerbitzura; aukera argi eta koherenteak proposatzen dituena ikastolek ikasleen prestakuntza integrala eskain dezaten. Erantzun berritzaileak eskaini nahi dizkie behar sozialei eta gizarte parte-hartzaileago eta kohesionatuago baten garapenari.
BALIOAK NIEko balioak, mugimendu kooperatibotik eratorriak: pertsonak eta helburu soziala nagusi dira kapitalaren gainetik, kudeaketa demokratikoa, gardena eta parte-hartzailea, ikastolen arteko lankidetza, ekitatea eta barneko eta gizartearekiko elkartasuna sustatzea.