Bozkatuenei saria emateko ekitaldia Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen idazle eta ilustratzaile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia.
Jarraitu irakurtzenPedagogia bezala, espazioak ere eraldatzen ari gara ikastoletan, berauek eraldaketa pedagogikora moldatzen ari gara, ikasgelaz harago, korridoreak eta bestelako txokoak ere izan daitezen ikasleen ikasketa prozesurako lagungarri. Barne espazioen eraldaketarekin batera, kanpo espazioetan ere eragiten ari gara, haiek berritzen eta, batez ere, haiek erabiltzen. Espazio zabalak, naturarekin harremanduak, aire eta argi naturalaz baliatzeko eta ikasketa prozesuaren parte bilakatzeko.
Jarraitu irakurtzenDerrigorrezko etapak gaindituta, Batxilergoa eskaintzen du ikastolak. Aurreko etapetatik ikasleek ekarri duten ikasteko eta jakintzak eskuratzeko modu berrian sakontzen jarraituko dute. Proiektu eta erronken bitartez jakintzak mobilizatuz ariko dira, prestatuago irten daitezen.
Jarraitu irakurtzenCurriculum ofizialaz gain, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian (egoera errealetan oinarritutako erronken eta proiektuen bitartez) oinarritutako eredu pedagogiko eraldatzailea dute ikastolek. Euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin, etorkizunerako funtsezko baliabideak eskaintzen dizkie ikasleei. Eredu pedagogiko horren arabera berenganatuko dituzte ikasleek edukiak. Baina, edukiak berenganatzeaz gainera, horiek eguneroko bizitzan, egoera errealetan, aplikatzen jakingo dute, derrigorrezko ikaskuntza etapak amaitzerakoan.
Jarraitu irakurtzen