EUS  |  CAS
Txac Planet, haurrei programatzen irakatsiko dien proiektua

Atzo aurkeztu zen proiektua, Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik

(Diario de Noticias egunkarian argitaratutako albistea)

Jarraitu irakurtzen
LANDATU, UREZTATU, LORATU DOKUMENTALA

ONDA VASCA IRRATIA
Nafarroako Ikastolen Elkarteak "Landatu, Ureztatu, Loratu" dokumentala aurkeztu du, Nafarroako ikastolen mugimenduak euskararen berreskurapenean, transmisioan, sustapenean eta zabalkundean izan duen eragina ezagutzen laguntzen duten testigantzak biltzen dituena. Dokumentalaren egileetako bat den Aitor Ortiz de Felipek egindako proiektuaren xehetasunak kontatzen dizkigu.

Jarraitu irakurtzen
Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA
Hemen elkartu gara 111 ikastoletako ordezkariak. Euskal Herri osoko 111 proiektu, bakoitza bere ezaugarriekin, bakoitza bere berezitasunarekin, baina guztiak helburu eta asmo bakarrarekin: gure herriari dugun onena eman, eta hezkuntzatik gure ekarpena egitea. Anitzak eta ugariak gara, eta horrek aberasten gaitu. Txikiak eta handiak gara, eta horrek zabalago gaitu. Herrikoak eta herrikoiak gara, eta horrek herri egiten gaitu. Dakiguna egiten dugu, gurea: pertsonak hezi eta pertsonekin hazi. Hamarkadaz hamarkada, urtez urte, egunez egun, lanean ari gara, nekerik gabe, hezkuntza proiektu zabal, oso eta handi bat eraikitzen. Gure eskarmentu eta jakintzatik, gure herriaren BIHARKOA eraikitzen laguntzen saiatzen gara, atzo ikasi genuenetik eta gaur egiten dakigunetik.
Jarraitu irakurtzen
SUSTRAIAK/RAICES: Ikastolak eta Euskara, Nafarroako ondare inmaterialarekin

Nafarroako Ikastolen Elkartea, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Kirol Departamentuaren laguntzarekin, Nafarroako ondare inmaterialaren babesarekin lotutako SUSTRAIAK/RAÍCES laguntzetarako, Ikastolekin eta Euskararekin lotutako proiektua aurrera eramaten ari da. Eta, horretarako, irudian agertzen diren lagunekin elkarrizketak egiten ditu.

Hemendik gutxira berri gehiago izango dira!Plazerra izan da!

Eskerrik asko guztiei!

Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak