Espazio berritzaileak, teknologia berritzailea, ikasmaterial berritzaileak, eduki digital berritzaileak… guztia ikaslea ardatz duen hezkuntza marko eraldatzailearen zerbitzura. Konpetentzien curriculumean, integrazioaren pedagogian eta euskaran ardaztutako eleaniztasuna oinarri dituen Hezkuntza eredua. Haur Hezkuntzatik Batxilerreraino, hezkuntza eredu propioa, integrala, euskalduna, herritarra eta eraldatzailea eskaintzen dizu ikastolak.
Ikastola eredua, elkarrekin XXI. mendeko hezkuntza eraldatzen.
Gure ikasleak zer nolako pertsonak izatea nahi dugu ikastolako ibilbidea amaitzen dutenean? Galdera horri erantzunez egiten da ikaslearen irteera profila, eta beronen arabera antolatzen da ikaslearen ibilbidea. Ikastolok ezaugarri hauek lehenesten ditugu:
Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da Lehen eta Bigarren hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketetarako ere. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin, guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik. Izaera kooperatiboari jarraituz, taldean egiten dugu la...