Euskaratik mundura!
Ikastolek Hezkuntza Proiektu propioarekin. Ikastolan euskaraz bizi gara, euskaraz munduratzen gara, eta Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin.
Ikastolak, hezkuntza eraldatzen!
Ikastola hezkuntza eraldatzen ari da bere eredu pedagogikoarekin. Espazioak berritzen, eduki digitalak sortzen eta txertatzen, hezkuntza paradigma berrian ere aitzindari da ikastola. Eta proiektu pedagogikoak ikertzen, garatzen eta berritzen ari da etengabe. Bikaintasuna ulertzeko modu bakarra dauka ikastolak: ikasle guzti guztien hobekuntza. Hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko; gizarte justuago, parekideago, euskaldunago, eleani...