OIER ZABALETA ETA OINATZ ETXEBERRIA: Astean hiru aldiz entrenatzen dugu eta batzuetan saio oso gogorrak izaten dira
OIER ZABALETA ETA OINATZ ETXEBERRIA IBAIALDE IKASTOLAKO 6. MAILAKO IKASLEAK Nafarroako Pilota Txapelketa bukatu berria da. Alebin mailan, Labrit pilotalekuan jokatutako partidu gogor baten ondoren, Oier eta Oinatz garaile atera ziren.