EUS  |  CAS

Gure ikasleak pertsona libre, kritiko eta konprometitu gisa haztea nahi dugu. Euskaldunak, beren kulturan errotuak eta mundura zabalik dauden pertsonak.

Ikastolan hezkuntza integrala lantzen dugu: arlo intelektuala, emozionala, soziala eta etikoa uztartuz. Haur, nerabe eta gazteei beren bizi-proiektua eraikitzen laguntzen diegu, konfiantzaz, autonomiaz eta erantzukizunez.

Ikastoletan honako ezaugarriak dituzten pertsonak hezi nahi ditugu:

  • Euskaldunak, euskara eguneroko bizitzan naturaltasunez bizi eta etorkizunera eramango dutenak.
  • Pertsona kritiko eta gogoetatsuak, pentsatzeko, zalantzan jartzeko eta erabaki kontzienteak hartzeko gai direnak.
  • Konprometituak, gizartearekiko sentsibilitatea eta ingurunea hobetzeko borondatea dutenak.
  • Kooperatiboak, auzolanean eta talde-lanean aritzen dakitenak.
  • Errespetuzkoak, aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dutenak.
  • Sortzaileak eta jakin-min handikoak, bizitza osoan zehar ikasteko gogoa dutenak.
  • Prestatuak, etorkizuneko erronka pertsonal, akademiko eta profesionalei aurre egiteko.

Heztea ez baita ezagutza transmititzea soilik, baizik eta pertsona bakoitza izan nahi duen hori izatera laguntzea, eta elkarrekin gizarte justuago, kohesionatuago eta euskaldunago bat eraikitzea.

Bazatoz?