EUS  |  CAS
ETAPAZ ETAPA HEZKUNTZA ERALDATZEN
Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da etapa guztietan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko bigarren hezkuntzaren osteko ikasketetaraino. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin, guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ikastola guztien egitasmoa da, modu kooperatiboan garatua. Haurra ikastolan sartzen den momentutik, haren garapen osoaren ikuspegitik eraldatu dugu pedagogia.
Jarraitu irakurtzen

IKASTOLA EREDUA - IKASLEAK MUNDUARI IREKITA
Ikastolak, Hezkuntza Eraldatzen

Jarraitu irakurtzen

2022/02/15 | NIE

IKASLEAREN IRTEERA PROFILA

IKASLEAREN IRTEERA PROFILA
Helburu dugun gizarte berri hori eraikitzeko, gure ikasleak ikastola uzterakoan nolakoak izatea nahi dugun ere badakigu, gure irteera profilean marraztua dugu, beronen arabera antolatzen da ikaslearen ibilbidea, eta horretan dihardugu, egungo ikasleen garapenean eragiten, etorkizunean izan daitezen: Euskaldun konprometituak eta eleanitzak, beren buruarekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaileak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak, sortzaileak...
Jarraitu irakurtzen
IKASTOLA EREDUA - IKASLEA ARDATZ Ikastolak, Hezkuntza Eraldatzen
Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak