Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Ikaslea ardatz izanik, marko pedagogiko propioarekin, konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskaran ardaztuta. Ikastolan ikasleek pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten ikasten dute. Ikastolak hezkuntza integrala, ikasmaterial propioekin.
Ikastolak, elkarrekin hezkuntza eraldatzen!
Ikastola hezkuntza eraldatzen ari da bere eredu pedagogikoarekin. Espazioak berritzen, eduki digitalak sortzen eta txertatzen... Hezkuntza paradigma berrian ere aitzindari da ikastola eta proiektu pedagogikoak ikertzen, garatzen eta berritzen ari da etengabe. Bikaintasuna ulertzeko modu bakarra dauka ikastolak: ikasle guzti guztien hobekuntza. Elkarrekin hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko; gizarte justuago, parekideago, euskaldunago, eleanitzago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.
Ikastola, herritik eta herriarentzat sortua
Hezkuntza zerbitzu publikoa eskaintzen dugu. Herritarrengandik hurbil dauden kooperatibak gara. Gurasoak dira kooperatibistak. Gizarte partaidetza eta erantzukizuna ditugu ardatz. Gainerako beste ikastola guztiekin batera, Euskal herriko Ikastolak Europar Kooperatibako kide gara.
Euskaldun eleaniztuna, euskaratik mundura!
Ikastolek Hezkuntza Proiektu propioarekin. Ikastolan euskaraz bizi gara, euskaraz munduratzen gara, eta Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin.
Matrikula epea: otsailaren 3tik 7ra