Irene Lopez-Goñi: “Prebentzioa falta genuen, eta KiVa programak balio erantsi hori du” Eskola jazarpenarenari aurre egiteko Kiva programa Finlandiarra jarri du martxan Ikastolen Elkarteak. Progama berritzaile honen balioak, ezaugarriak eta helburuak azaltzeko izan dugu gurean Irene Lopez-Goñi, Ikastolen elkarteko pedagogia arduraduna eta KiVa programan fomatzaile akreditatua Finlandiako Unibertsitatetik.
Guk Zangozako Ikastola aukeratu dugu!
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Ikaslea ardatz izanik, marko pedagogiko propioarekin, konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskaran ardaztuta. Ikastolan ikasleek pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten ikasten dute. Ikastolak hezkuntza integrala, ikasmaterial propioekin.
Ikastolak, hezkuntza eraldatzen!
Ikastola hezkuntza eraldatzen ari da bere eredu pedagogikoarekin. Espazioak berritzen, eduki digitalak sortzen eta txertatzen, hezkuntza paradigma berrian ere aitzindari da ikastola. Eta proiektu pedagogikoak ikertzen, garatzen eta berritzen ari da etengabe. Bikaintasuna ulertzeko modu bakarra dauka ikastolak: ikasle guzti guztien hobekuntza. Hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko; gizarte justuago, parekideago, euskaldunago, eleanitzago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.