Turkuko Unibertsitatean prestakuntza saio trinko bat jaso dute zazpi irakaslek, KiVa programaren Ikastolen Elkarteko koordinatzaile Ageda Laraudogoitiak eta beste sei eskualde koordinatzaileek. Eskola jazarpenaren aurkako programa arrakastatsu hau euren geletan inplementatuko duten 52 ikastolatako irakasleen formazio saioak ari dira prestatzen orain. Azaroan eta abenduan egingo dituzte saiook. Urtarrilean, berriz, oporren bueltan, 52 ikastola horietan inplementatuko da KiVa programa. Ageda Laraudogoitiarekin mintzatu gara bideo honetan.
Josu Reparaz: "Bi ereduak osagarriak dira urratsak emateko, baina euskarak atera behar du garaile"
Aukerarik izan ez duten zonaldeetan euskara balio erantsia dela ikusi behar dutela nabarmendu du Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak Gurean Gaur saioan.