Nafarroako Ikastolen Elkarteak, ikastolen erkidegoa osatzen dutenen: sortzaile, familia, irakasle, langile, ikasle ohi... testigantzak bildu ditu. Eta, horiekin, agerian geratu da ikastolaren ibilbidean oinarri izan diren baloreei ezinbestean eutsi beharrean gaudela eta ikastola eredua garatzen jarraitu behar dugula.
TXIKIAK HANDITZEN
HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HEDABIDEAK MUNDUAN
Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoak elkarrekin antolatu dugun hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Ikusiko duzuenez, topaketa urriaren 20an Altsasun izanen da, Nafarroa Oinez festaren bezperan.
Aukera paregabea izanen dugu jakiteko munduan barrena hedabideak nola eragiten ari diren hizkuntza gutxituen normalizazioan. Izena eman hemen, urriaren 7a baino lehen.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.