Sorreratik bertatik, Europako pedagogia berritzaileak inspirazio-iturri izanik, ikastolok pedagogia-berrikuntzarako grina izan dugu.
Sorreratik bertatik, euskal curriculuma eraikitzeko apustua egin dugu. Horri erantzuteko, ikasmaterial propioa sortu dugu eta sortzen jarraitzen dugu, eta bere erabilpen egokirako prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditugu. Hori guztia islatzen da azken urteotan hainbesteko garrantzia hartu duen marko digitalean ere.