EUS  |  CAS

Txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak…baina batzuk zein besteak, bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera.

Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea propioa ditu. Bere inguruaren errealitatera egokituta dago; baina guztiok norabide berean goaz. Helburu berak lortzeko bidean egiten dugu lan, gure ingurune hurbilenean eragiteko asmoz; auzo, herri, hiriburu, gizarte eta mundu hobeago bat eraikitzeko.

Ikastolak ingurunean errotuta daude. Sustraiak errotuta, baina adarrak gorantz begira ditugu. Murgiltzea da gure eredua, hezkuntza formalean eta ez formalean, eta euskara eta euskal kultura hedatzea da gure egitekoa Ikastoletako hormetatik harago.

Bazatoz?