
Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen herri ekimena gara.
Komunitatea hezten duen komunitatea. Familia, langile eta ikasleen elkarlanean oinarrituriko eredu kooperatiboa. Euskal Herri osoko hezkuntza proiektua. Herri bakoitzean errotuta, Euskal Herri osoko erronkei erantzunez. Betiko balioak transmitituz, proiektu berrietan aitzindari. Hezkuntza ere bada, baina ikastolak askoz gehiago dira.
Lankidetzan dihardugu eta jardun nahi dugu Euskal Herriko beste hezkuntza eta gizarte eragileekin. Haur eta gazteen hazkuntza pertsonal osoa helburu, euskara garatuz eta herrietako zein Euskal Herri osoko gizarte onura bilatuz.
Bazatoz?