
Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen herri ekimena gara.
Komunitatea hezten duen komunitatea. Familia, langile eta ikasleen elkarlanean oinarrituriko eredu kooperatiboa. Herri bakoitzean errotuta hezkuntza proiektua, Euskal Herri osoko erronkei erantzunez. Betiko balioak transmitituz, proiektu berrietan aitzindari. Hezkuntza ere bada, baina ikastolak askoz gehiago dira.
Euskarazko irakaskuntzaren alde dauden beste hezkuntza eta gizarte eragileekin lankidetzan dihardugu eta jardun nahi dugu. Haur eta gazteen hazkuntza pertsonal osoa helburu, euskara garatuz eta herrietako zein Euskal Herri osoko gizarte onura bilatuz.
Bazatoz?