Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31

7. JUUL KANPAINAREN 2018ko EBALUAZIO EMAITZAK

Kaixo, JUUL kanpainako kideak:

Mezu honen bidez, 2018ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena bidaltzen dizuegu. Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

8. JUUL 2018 BOZKATUENAK

Kaixo JUUL kide,

Lehenik eta behin ZORIONAK guztiei egindako lanarengatik! Zoragarriak zarete!

Eta, orain, Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Hona hemen ideia batzuk bozketako emaitzei etekina emateko.


Fitxategia jaitsi

9. JUUL KANTA ETA BESTE BATZUK

Datorren APIRILAK 17 (Seaskako ikastolek martxoaren 26an eta 27an egingo dute) JUUL hauteskunde literarioen eguna izango dugu. Mesedez, eguna heldu aurretik, ARAUTEGIAK berriz irakurri eta aipatzen diren gomendioak jarraitu. Eta, ez ahaztu, bukatutakoan aktak ongi betetzen eta guri bidaltzen eguerdia baino lehen!

Halaber, 4-5 argazki polit guri helaraztea eskertuko genizueke, horrela bilduma osatuko genuke jasotako guztiekin.

JUUL kanta eskuragarri duzue, ikastolan giro aparta sortzeko erabil dezakezuena. "Milaka istorio, milaka abentura" kanta izugarri dibertigarria eta martxosoa!!! Jarri musika eta aupa JUUL!!! Oroitu kanta euskarri ezberdinetan duzuela: kanta bera eta karaokea bi bertsiotan (ahotsekin eta ahotsik gabe). Informazio gehiago: JUUL webguneko IKASLEAK atalean.

Bestalde, gurasoei JUUL hauteskunde literarioen eguna zer den azaldu nahi badiezue erantsita doakizue erabilgarria izan daitekeen dokumentua (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez).


Fitxategia jaitsi

10. JUUL BOZKETA EGUNAREKIN LOTUTAKO DATAK

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.

Bozketa-probak egiten ahal dituzue zeuen ikastoletan, martxoaren 20an eta 21ean.

Bozketaren datari dagokionez,

  • SEASKAKO IKASTOLAK. Martxoaren 26an eta 27an izango duzue JUUL bozketa eguna.
  • GAINERAKO IKASTOLAK. Boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 17, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 16ra ere bai zabalduko genukeen.

Fitxategia jaitsi

11. JUUL 2018 ARAUTEGIAK ETA BOTO-TXARTELAK
2018 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuetan agertzen diren datuak eta datak kontuan hartu. Izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegiak irakurtzea.
Bestalde, boto-txartelen ereduak igortzen dizkizuegu.
Edozein gauza behar duzuela, jar zaitezte gurekin harremanetan: 0034 948222196
Animo eta aupa JUUL!
Fitxategia jaitsi

12. JUUL 2018 Berrikuntzak
Arratsalde on, juul kideak:
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 17, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 16ra ere bai zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.
Informazio guztia erantsitako dokumentuan.
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea