2013-2014
edizioko data: APIRILAK 2

1. EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA
Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 350etik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.

2. GALTZAGORRI
Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi dituela esan genezake: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte: idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek,... haur eta gazte literaturzale den edonork.

3. IKAS EUSKAL PEDAGOGIA ZERBITZUA - DOKUMENTAZIOGUNEA
IKAS euskal pedagogia zerbitzuko dokumentazioguneak 2007ko ekainetik katalogatu dokumentuen kontsulta baimentzen dizu. Iparralden eta hegoaldean euskaraz argitaratzen diren liburu guztiak bertan aurki ditzakezue.

4. IRAKURRI KONEKTATZEKO - IRAKURKETA PLANA
Web-orri honetan Euskal Autonomia Erkidegoan irakurketaren inguruan baliabideak eta ideiak daude. Web-orriak atal hauek osatzen dute: Irakurketa Plana, Proiektuak, Albisteak, Irakurketa Gidak, Planari atxikimenduak, Planak erantzuten du, Dokumentuak eta baliabideak.

5. PENCIL, ANGENCIA DE ILUSTRADORES
Fundada en el año 2000, tiene en cartera a más de veinte ilustradores de diferentes procedencias. Pencil ha realizado su labor principalmente en los campos de literatura infantil y juvenil.

6. BLITZ. LIBURUTEGIA ANTOLALTZEKO DOKUMENTUAK ETA ABAR LUZEA


7. EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Euskarazko produktuen katalogoa bultzatzen dugun udal erakundeak, horrenbestez, gure udalerrien ezaugarrien arteko aldeak gorabehera, bat egin dugu Euskal Herrian 240.000 aleko zabalkundea duen KATALOGOA osatzeko eta banatzeko, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.

8. LEER.ES
MEC-eko gune berri hau irakurzaletasuna bultzatzeko sortu da. Irakasle, guraso eta ikasleentzako atalak ditu baita adituen artikulu interesgarriak ere.

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Gurasoak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  Faxa 948 222 941  •  juul@nafarroakoikastolak.net  •  Lege Oharra
 
Aldor Internet-ek garatutako webgunea
"Cookie"en erabilera:
Webgune honetan "cookie"ak erabiltzen ditugu, gureak eta beste batzuenak ere, nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, erabilera hori onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago