Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2
1. 2012 IDEIAK V - IRAKURKETAREN INGURUKO ESALDI OSPETSUAK
Aurrekoan, goiburuz eta esloganez zuen pasabideak apaintzeko proposatu genizuen. Jarduera horren osagarria, honako hau litzateke. Irakurketaren inguruko esaldi ezagun batzuk bildu ditugu eta zuen esku uzten ditugu. Horiekin guztiekin zer egin daiteke: pasabideetan ipini, ikasleekin partekatu, posterrak ere sor daitezke irudi bat hartuz eta esaldia erantsiz....
Fitxategia jaitsi

2. 2012 IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK
2012 IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK
Juul Kanpaina girotzeko goiburu edo eslogan konkurtsoa erraz antola daiteke ikastolan. Ikasle bakoitzak lelo bat proposatuko du, leloarekin karteltxoa prestatu, koloreztatu eta lelo guztiekin ikastola apainduko duzue.
Fitxategia jaitsi

3. 2011 IDEIAK III - IRAKURMETROAK
2011 IDEIAK III - IRAKURMETROAK
Irakurzaletasuna bultzatzeko Juul Kanpainak eskaintzen dituen baliabideen artean irakurmetro literarioa dugu. Termometro itxura du eta ikasleek liburuak irakurtzen dituzten heinean marrazten joaten da erabat bete arte. Gelarako beste modelo bat egon badago. Probatu duten ikastolek esan digutenez arrakasta izan du eta ikasleak motibatzeko balio izan du.
Fitxategia jaitsi

4. 2011 IDEIAK I. LIBURUAREN SORKUNTZA
LIBURUAREN SORKUNTZARI BURUZ HAINBAT DATU
Liburu bat sortzea eta argitaratzea prozesu luzea da. Jende askok parte hartzen du zeregin honetan eta gure ikasleek hori jakitea nahi dugu. Helburu horretan laguntzeko, ikasleekin batera, liburuaren hasierako orrialdean datorren informazioa analizatzea izan daiteke abiapuntua. Ikus dokumentuan proposatzen dizkizuegun zenbait ideia jarduera honetarako.
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea