Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31
1. V. ESPERIENTZIA: LIBURU MARKATZAILEAK

BAZTAN IKASTOLATIK JASOA

Azken  urtetan, "Aitatxo Pello" artista dela aprobetxatuz, bere semeak gure eskaera egiten dio eta berak noski: BAI,BAI ETA BAI!! erantzuten digu.

Markatzaile hauek bozka mahaikideek haur guziei ematen dizkiete bozka egiten duten momentu berean. Gero, mahaikideek eta ikasleek talde argazkia ateratzen dute beraien oparia erakutsiz.

Aurten PELLOk JUUL eta KORRIKA  uztartu ditu liburu markatzaileetan.

Arront politak eta koloretsuak gelditu dira eta espero dugu denei gustatzea.


Fitxategia jaitsi

2. IV. IDEIA: LIBURUEN DASTATZEA EDO LITERATUR ENTREMESAK

Aurrekoan, Madrilen egiten den literatur jarduera interesgarri baten berri izan genuen: book-tasting edo liburuen dastakea delakoa. Jendeak liburuen zatiak, paragrafoak, esaldiak, partekatzen ditu elkarrekin. Honela liburu berriak, idazteko modu berriak, ideia berriak, sentsazio berriak deskubritzen dira, dastatze batean bezalaxe.  Normalean gai baten inguruko liburuak proposatzen dira saio bakoitzean. Irakurketa ekintza indibiduala izatetik, ekintza soziala izatera pasatzen da.

Lehen Hezkuntzan Txanelako Lengua Castellana 5. mailako liburuan antzeko jarduera bat egiten da. Honi “Entremeses literarios”, literatur entremesak euskaraz, deitzen zaio.

Guk proposatzen duguna, DBHrako IDEIA da, joko handia ematen ahal duena gainera! Dena den Lehen Hezkuntzara ere egokitu daiteke.


Fitxategia jaitsi

3. III. ESPERIENTZIA: LIBURU, JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK

Elizondoko Baztan Ikastolak aurrera eraman duen ekintza baten berri eman nahi dizuegu. Genero berdintasuna lantzeko, Elizondoko Udalaren Berdintasun Zerbitzuko langileei esker, eta liburuez, jolasez eta jokoez baliatuta, jarduera ezberdinak aurrera eraman dituzte.

Genero integrazioarekin lotutako Juul webguneko liburu-zerrendan agertzen diren hainbat liburu eskuratu zituzten Baztan Ikastolako lagunek. Liburu horietako batzuk hautatu, landu eta hausnartu ondotik, laburpenak egin zituzten.


Fitxategia jaitsi

4. II. IDEIA: YOUTUBER IRAKURZALEAK
Oraingo honetan, proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Ikasleek liburu bat bukatzen dutenean, fitxa antzeko zerbait betearaztea ohikoa izaten da: izenburua, egilea, argitaletxea, laburpena (liburuaren kontrazaletik kopiatuta askotan) eta balorazio pertsonala. Denborarekin, ikasleen motibazioa jaisten da “bulegoko lan honekin” eta, honi buelta emateko, proposamen batekin gatoz.
Aurrekoan, neska baten Youtubeko bideoa gure eskuetara ailegatu zen eta, bertan, liburuen iruzkinak agertzen ziren.

Animatuko al zinatekete horrelako bideoren bat grabatzera?


Fitxategia jaitsi

5. I. ESPERIENTZIA – LIBURU AHAZTUEN KLUBA!

I. ESPERIENTZIA – LIBURU AHAZTUEN KLUBA!

Gaur aurkeztuko dizuegun esperientzia, Iruñerriako liburutegi batetik prestatua hartuko dugu. Fertxu Izquierdoren blogean irakurri genuen eta oso ideia ona iruditu zitzaigun gure ikastoletako liburutegietarako liburuak lortzeko, dirua gastatu gabe. Oinarria hori izanda, pixka bat moldatuko dugu. Haiek LIBURU BAT ADOPTATU! izenburupean jarri zuten martxan, baina guk LIBURU AHAZTUEN KLUBA egokiagoa dela uste dugu.


Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea