Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31
1. VII. ESPERIENTZIA: IPUIN SORKUNTZA

BAZTAN IKASTOLA
Azken bi hilabeteetan lan eta lan aritu dira Baztan Ikastolako LH 4. mailako ikasleak. Hilabete hauetan praktiketako ikasleak hainbat ipuin kontatu ondoren, orain ikasleen txanda iritsi da!
4 pertsonako taldeak osatu dituzte eta izaki mitologiko ezberdinei buruzko ipuinak sortu dituzte honakoan. Talde bakoitzak izaki mitologiko bat aukeratu du haien ipuineko protagonista izateko, eta oso ipuin politak eta landuak sortu dituzte.


Fitxategia jaitsi

2. VI. IRAKURTZEKO ZALETASUNA BULTZATZEN R.M. AZKUE IKASTOLA

Arratsalde on,

Iaz, R.M. Azkue Ikastolan, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko, eta JUUL Kanpainarekin lotutako bidoe-muntaia egin zuten JUUL kantaren soinua jarrita.

Oso polita eta giro ederra sortzeko baliagarria!!!!

Zuen gustukoa izatea espero dugu eta eskerrik asko R.M. Azkue Ikastolari!


Fitxategia jaitsi

3. V_ESPERIENTZIA, Baztan Ikastola

V. IRAKURTZEKO ZALETASUNA SUSTATZEKO JARDUERAK BAZTAN IKASTOLAN
Baztan Ikastolatik jaso dugu oraingoan informazioa! Eskerrik asko!
Azken hilabeteetan, praktiketako ikasle bat etorri da gure ikastolara eta Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleekin dago. Denbora honetan, irakurzaletasuna sustatzeko zenbait jarduera egin dituzte eta juul kide guztiekin partekatu nahi ditugu.

Jarraitu irakurtzen, informazio guztia erantsitako artxiboan.


Fitxategia jaitsi

4. III. QR KODEAK – AHOTSA DUTEN LIBURUAK

Erentzun Ikastolan 5. eta 6. mailan egin den jarduera honek irakurketaren konpetentzia (ozeneko irakurketa edo irakurketa adierazkorra) hobetzea du helburu. Horretarako teknologia erabiltzen da aurreko helbururen zerbitzura.

Ikasleei planteatzen zaien abiapuntuko egoera hau da: Haur Hezkuntzako guraso batzuk ez dakite euskaraz ongi irakurtzen eta etxean ezin dizkiete euren seme-alabei irakurri. Guk bai ordea! Zergatik ez ditugu audio-liburu batzuk prestatzen txikientzat?

Esperientzia interesgarri hoen informazio guztia erantsitako dokumentuan.


Fitxategia jaitsi

5. I_IDEIA: ESKULANAK ETA JUUL
ESKULANAK ETA JUUL: NIRE LIBURURIK GUSTUKOENAK

Proposatzen dizuegun ideia berria, KROKOTAK.COM webgunetik hartu dugu, ikasleekin aurrera eramateko ideia interesgarria izan baitaiteke.

Honen bidez, ikasle bakoitzak bere burua eta irakurri duen libururik gustukoena marrazten ahal du. Motibagarria eta ikusgarria izateaz gain, behin bukatutakoan, liburu horretan gertatzen dena kontatzen ahal du gelan bertan edo, nahi izanez gero, beste gela batean “txikien” gelan adibidez. Materiala:
1.    Ikus bideoa: http://krokotak.com/2017/11/my-favorite-books/
2.    Erantsitako dokumentuak
Fitxategia jaitsi

6. I. ESPERIENTZIA: GUSTUKOEN LIBURUA DEFENTZATZEKO

PIARRES LARZABAL KOLEGIOA

Era askotan sustatu daiteke irakurketa zaletasuna gure ikasleen artean. Honen bidez, Piarres Larzabal Kolegioan egindako jarduera kontatu nahi dizuegu.


Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea