Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2020-2021
edizioko data:
Apirilak 21

JUUL HAUTESKUNDE EGUNA ETA KORONABIRUSA

20/03/12

Jakin berri dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan, bihartik aurrera, 14 egunez itxiko dituztela ikastetxeak. Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala. Nafarroan, oraingoz, ez da horrelako erabakirik hartu, ez eta Seaskako ikastolen eremuan ere.


IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2020 Udaberria

20/03/11

IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2020 Udaberria


JUUL KANTA

20/03/02

JUUL hauteskunde literarioak martxan!!!

Datorren MARTXOAK 31 JUUL hauteskunde literarioen eguna izango dugu eta eguna girotzen joateko, hainbat baliabide eskuragarri dituzuela gogoratu nahi dizuegu, adibidez: 


IPUIN ETA LIBURU EZ SEXISTAK AUKERATZEKO GIDA

20/01/10

LEKEITIO BARRUAN HAZI
IPUIN ETA LIBURU EZ SEXISTAK AUKERATZEKO GIDA
Iturria: Ipuin ez sexistak izateko gida. Urtxintxa Eskola eta Emaisia elkartea.


HEZKIDETZAN OINARRITUTAKO LIBURU GIDA

19/12/09

Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida.

Debako Ostolaza Udal Liburutegiaren eta berdintasun zerbitzuaren arteko lankidetzari esker!


JUUL Gabonetako zirkularra familiei

19/11/28

Gabonak hurbil ditugula, mezu honen bidez, familiei bidaltzen ahal zaien zirkular eredua igortzen dizuegu.

JUUL kanpainak irakurtzeko zaletasuna bultzatzen duen heinean, familiek opariak egiterako garaian, liburuak izatea gomendatzen dugu. Horretarako, liburu gomendagarrien zerrendak eskura jartzen ditugu webgunean.

Zirkularra elebiz bidaltzen dizuegu. Batetik, euskaraz eta gaztelaniaz, eta, bestetik, euskaraz eta frantsesez.


II. IDEIA: IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK

19/11/25

Irakurlearen eskubide hauek, Daniel Pennac-ek “Eleberri bat bezala” (Como una novela, 1992) liburuan erakusten dira. Idazleak, besteak beste, honako mezu hau transmititu nahi digu: ez dela irakurtzen derrigortu behar, plazerrez egiten den ekintza izan behar duela, alegia.

Poster honetan, Quentin Blake marrazkilariaren ilustrazioekin batera agertzen dira. Marrazkilaria hau ezaguna da Roald Dahl idazlearekin batera egin dituen liburuei esker: Matilda, Charlie eta txokolate-lantegia…


JUUL KANPAINA – IDEIAK ETA ESPERIENTZIAK

19/11/05

Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko baliabide interesgarria da.
Kanpainan zehar ideia eta esperientzia berriak bidaliko dizkizuegu. Trukean zuek ere horiek edo beste batzuk aurrera eramaten badituzue, guri helarazi! Atsegin handiz jasoko genituzke bilduma osatzen joateko.


JUUL KANPAINAREN AZALPEN OROKORRA

19/10/30

-    JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
-    JUUL kanpaina familiei aurkezpena (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz)


2018 HAUR ETA GAZTE LITERATURA IRAKUR GIDA

19/10/01

HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin.


IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2019 udazkena

19/09/30

IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2019 udazkena


JUUL 2019 SARIAK

19/06/05

JUUL Sariak 2019
Aurten, Kondestablearen Jauregian izan zen sarien-banaketa ekitaldia.
Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen izan ziren idazleak zein ilustratzaileak han izan zirelarik.
Argazkiak zuen gustukoak izatea espero dugu!
Gora JUUL!


Juul Sari Banaketa 2019

19/06/05


JUUL SARI BANAKETA 2019

19/05/28

2019 JUUL Literatura Hauteskundeetan bozkatuen atera diren liburu idazleei zein ilustratzaileei saria emango zaie, bihar, maiatzak 29, 18:00etan, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.


JUUL 2019 KANPAINAREN EBALUAZIO EMAITZAK

19/05/06

2019ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena
Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat.
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruńea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea