Kaixo, JUULkideak: Gaur, JUUL kantaren karaokearen bigarren bertsioa bidaltzen dizuegu. Oraingoan, musika bakarrik du, ahotsik gabe! Beraz, karaokearen bertsio hau profesionalak zaretenentzat zuzendua dago, hau da, kanta memoriz dakizuenentzat! Jar ezazue martxa ikastolan JUUL kantarekin: http://www.youtube.com/watch?v=FSv7aiG2gKc
XABIER LIZARDI SARIA LABARREKO ITSASARGIA Egilea: Oihane Fernandez Mendia Marrazkigilea: Alex Orbe Ferreiro Bilduma: Xaguxar 192 Adina: 12 urtetik gorakoentzat
Haur Liburuen Nazioarteko Eguna - Apirilak 2 Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
IRAKURLAGUN PROIEKTUA martxan da gure ikastola batzuetan. Oraingo honetan, Bastida Ikastolako lagunek bidali dizkigute argazkiak. Ongi eginda! Hemen dituzue ikusteko: http://youtu.be/zU70BA4AWuQ
Hemen dituzue kanpainarako arautegiak; bai bozketa txartelaren bidez egin beharreko prozedura, bai eta bozketa elektronikorako bete behar den prozedura ere agertuko zaizue. Zalantzaren bat edukiz gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (NIE: 948 22 21 96). KANPAINA ON!
MEZULARI ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK Honen bidez, MEZULARI argitaletxeak haur eta gazte literaturan dituen nobedadeen berri eman nahi dizuegu. Informazio guztia hemen.
Kaixo, JUULkideak: Honen bidez, JUUL kanta berriaren mp3 artxiboa eta letra bidaltzen dizuegu. Dena den, beti eskura izango duzue web-orriaren azalean. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Aupa JUUL!
JUUL KANTA "MILAKA ISTORIA, MILAKA ABENTURA" Oparia egin zidatela esan nizuen aurrekoan, hona hemen zuen esku! Zuen gustukoa izatea espero dugu! JUUL kanpainaren 15. edizio honetan berrikuntza ederra izango da!
Oraingoan, JUANPA AGIRRE aurkeztuko dizuet. EITBko programa ezberdinetako abeslaria izan da, hala nola, “Egin kontu”, “La primera noche”, “Kantuan”, “3o urte kantuan, eta abar. Gainera Akelarre musika taldearen abeslaria izan da taldearen ibilbideko azken urtetan. Elkarrekin egon ginen egunean, hau da, oparia egin zidaten egunean, bere ahots ederraz disfrutatzeaz gain, abesbatza baten zuzendaria izango b...
Hurbiltzen ari da eguna! Oparia zein den jakin nahi duzue, ezta? Berehala jakingo duzue! Baina, jarraituko dut nire lagun berriak aurkezten. FRAN URIAS, HESIAN musika-taldearen abeslaria eta gitarra-jotzailea, gainerako juulkide guztiak bezala Etxarri-Aranatzekoa da. Zer gertatuko ote da Etxarrin hainbeste musikari egoteko? Plazerra izan zen bere ahotsa eta gitarraren soinua entzutea. Fran, mila esker zuri ere!JUUL