Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

16/03/2017. BADATOR JUUL HAUTESKUNDE EGUNA!!!


Hainbat data eta datu gogoratzeko

Kaixo JUULkide:

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.

Bozketa-probak egiten ahal dituzue zeuen ikastoletan, martxoaren 20an eta 21ean, eta edozer arazo dagoela guri jakinarazi. Probak egiteko helbideak:

http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_bozketa_ilustratzaile.asp
http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_bozketa_liburu.asp

Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 4, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 3ra ere bai zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Bozketaren emaitzak guri bidaltzea eguerdia baino lehen.

Bozketa eguneko argazkiak guri bidaltzea eskertuko genizueke. Mesedez, 4-5 argazki politen aukeraketa egin eta horiekin guztien arteko bilduma osatuko genuke.

Edozein laguntza behar duzuela, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Agur bero bat,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea