Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

23/01/2019. IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK GALDESORTA (2019)

 - argazkia handitu

Aurten ere, “Irakurketaren inguruko ohiturak” galdesorta bidaltzen dizuegu. Laugarren aldia izango da galdesortaren emaitzak jasoko ditugula. Izan ere, datu interesgarriak atera ditzakegu, kontuan izanda belaunaldi ezberdinei pasatu diegula.

Jarduera honen bidez bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, gure ikasleek irakurketaren inguruan dituzten ohituren berri izatea, horrek irakurzaletasuna bultzatzeko estrategiak diseinatzeko orduan lagungarria suerta dakigukeelako, eta, bestetik, datu horiek gelara eramatea horiei buruz mintzatzeko eta hausnarketa egiteko.

Bi galdesorta digital prestatu ditugu adinaren arabera ezberdinduta, 5 minututan betetzen dira. Mesedez, otsailak 8 baino lehenago erantzutea eskertuko genizueke, emaitzak ahalik eta lasterren zuei bueltatzeko.

JUUL 2019 – Irakurketa ohiturak (Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. maila; Lehen maila 4.eta 5. urtea, Kolegioko 6.a)

JUUL 2019 – Irakurketa ohiturak (DBH, Kolegioko 5.,4., 3.a Lizeoko 2.a)

Inkesta pasatzeko bi bide erabil ditzakezue:

  1. Zuen ikasleek posta elektronikoa badute, mezu hau birbidali eta bertan izango dute inkestarako lotura.
  2. Zuen ikasleek posta elektronikorik ez badute, Juul webgunera joan (http://www.juulkanpaina.eus) eta albisteetan mezu hau aurkituko duzue, bertan goiko bi loturak inkestetara joateko egongo direlarik.

Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik. Zuen laguntzari esker aurrera eraman ahal ditugulako JUUL kanpainako ekintzak.

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea