Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2020-2021
edizioko data:
Apirilak 21

12/04/2021. JUUL 2020 SARI BANAKETA - STREAMING BIDEZ ZUZENEAN IKUSTEKO

 - argazkia handitu
2021ko apirilaren 14an

ESKERTUKO GENIZUEKE INFORMAZIO HAU FAMILIEI HELARAZIKO BAZENIETE

2020ko azaroan aurreikusita genuen JUUL 2020 kanpainan bozkatuen izen ziren liburuen idazle zein ilustratzaileei irabazitako saria ematea. Tamalez, pandemiaren eraginez, ezin izan genuen burutu. Baina gure asmoa bere horretan zegoen eta, horregatik, bigarren saiakera egin dugu eta Iruñeko Kondestablearen Jauregian, asteazkena, apirilak 14, ospatuko dugu sari-banaketa ekitaldia, 17:00etan.

Jarduera guztiekin bezala, antolaketa erabat ezberdina egitea egokitu zaigu. Izan ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko, orokorrean ezarritako prebentzio-neurriak oso kontuan izan behar ditugu.

Urtero ekitaldi honetan gure ikastoletako haurrek protagonistak dira ere bai, eurek baitira saria ematen dietenak beren idazle eta ilustratzaile gustukoenei. Aurten ezingo da horrela egin, nahiz eta sorpresaren bat izango den. Horregatik, Nafarroako Ikastolen Elkartearen YOUTUBEko kanalaren bidez https://www.youtube.com/user/NIEikastola, zuzenean ikusi ahalko da sari-banaketa ekitaldia streaming bidez.

BOZKATUENEI AITORPENA
Bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Horretarako, ANGEL GARRAZA artista nafarrari JUUL SARIA egin zezala eskatu zitzaion, eta artelan hori izango da NIEk saridunei banatuko diena.

Sarituak izango diren idazleen eta ilustratzaileen erantzuna bikaina izan da, oso eskertuta gaude beraien etorrerarekin. Hona hemen etorrera konfirmatu duten idazle zein ilustratzaile zerrenda:

Idazleak:
Ana Jaka (Marimatrakak - Astindu gorputzak!), Joana Ziganda eta Iker Uribe (Ni neu galtzeta), Pello Añorga (Ispilutxo), Ibon Martin (Onin eta baleen festa), Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren (Mamutxo bere gurasoen bila), Peru Magdalena eta Txomin Magdalena (Txomintxo eta Perutxo lehendakari), Jon Arretxe (Beti Iparralderantz), Jasone Osoro (Eskularru beltzak – Ihes) eta Bertol Arrieta (Elurraren formula).


Ilustratzaileak:
Eider Eibar, Emmanuel Montiel, Jokin Mitxelena, Mikel Santos “Belatz” eta Iosu Mitxelena.

Konektatu zaitezte eta disfrutatu JUUL sari banaketaren ekitaldiaz!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea