Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

10/02/2011. Irakurketa sustatzeko IKT baliabideak 2011

 - argazkia handitu

Aupa Juulkideak!
Dakizuenez Juul proiektuaren barruan irakurketa sustatzeko IKT baliabideak erabiltzen ditugu aspalditik. Urtero saiatzen gara esparru honetan berriztatzen eta hauek dira aurten mahai gainean edo, hobe esanda, teklatuaren gainean, aurkeztu nahi dizuegun proposamena.

A. Blogletan egindakoa probestu: Hainbat urte gabiltza blogarekin eta jadanik sarrera pila ditugu. Sarrera hauek probestea erraza da. Horretarako jarduera hau planteatzen dizuegu:

  1. Juul irakurketa gunera joatea: http://irakurzaletxiki.blogspot.com (LH 3. eta 4. maila)http://irakurzale.blogspot.com (LH 5. eta 6. maila)
  2. Bertan irakurri dituzten liburuak agertzen diren ala ez ikusi. Horretarako “liburuak bilatu” irakurketa sistema ipini dugu blogeko eskuinaldean.
  3. Liburua agertzen bada, egindako sarrera edo bideoa ikusi eta horren gaineko iruzkin laburra egin, haien iritizia azalduz.
  4. Liburua agertzen ez bada ez da ezer gertatzen. Liburu hori egokia izan daiteke, beste batean, horri buruzko sarrera bat egiteko.
  5. Hau egin eta gero, ikasleek gunea azter dezakete eta iidatzitako sarrerak edo bideoak ikusiz jakinmina edo “irakurmina” piztu dien liburu batzuk aukera dezakete haiek ere irakurtzeko.
  6. Bukarean denen artean ikusitakoa komentatu: ortografia akatsak, irakurritakoarekin ados dauden ala ez, ikusitako antzezpenak gustatu zaizkien ala ez... Bestalde ikasle bakoitzak aipa dezake zer liburu irakurri nahi izango lituzke sarrerak eta bideoak ikusi eta gero.


B. Juul Bloglak proiektuarekin jarraitu: 
Apurka-apurka ari gara gure liburu datu-basea handitzen. Gainera ikastola batzuek irakurketa-planean planifikatuta dute jarduera hau eta urtero burutzen dute puntual-puntual. Aurtengo proposamena honekin jarraitzea da. Berdin du bideo ala idatzizko sarrera moduan, zuek erabaki. Gomendagarria izan daiteke talde batek ikasturte batean bideo sarrera egin badu, hurrengo urtean idatzizko sarrera egitea eta alderatziz. 
Gogoratu blogan bertan duzuela beharrezkoa den dokumentazioa duzuela eta hau berriro irakurri behar dela hanka sartzeak ekiditeko.

C. Juul Bloglerako proposamen berri bat: 
Bestalde, 6. mailako ikasleei begira (baita 5. mailakoekin nahi izanez gero), proposamen berri bat egin nahi dizuegu. Glogster plataformarekin liburu bat aukeratu eta horren glogsterra, poster digitala, egitea. Hemen duzue adibide polit bat: http://erentzun.glogster.com/rita-tenislaria/ 


D. Irakurketaren jarraipenarako Google Sitesa:
Zuetako asko Google Apps zerbitzua kontratua duzue edo Google tresnak ezagutzen dituzue. Tresna horien artean “Sites” izenekoa oso praktikoa da, modu erraz batean webguneak sortzeko aukera ematen dizulako. 
Irakurketaren txokoa, https://sites.google.com/a/erentzun.com/irakurketa/ , tresna horrekin egindako webgune bat da. Bertan ikasleek irakurtzen dituzten liburuak erregistratzen dituzte ikasleek digitalki eta hau egiten dutenean irakasleak mezu elektroniko bat jasotzen du. Seguru antzeko zerbait egiten duzuela baina paperean. Ikasleek bere ikaskideen martxa eta iruzkinak ikus ditzakete eta iruzkin horiek erabili liburuak hautatzeko garaian.
Webgunea erraz kopia eta molda daiteke, zuen ikasleak sartuz edo nahi dituzun atalak gehituz. 

Martxoaren 2an, arratsaldeko 4etan, bileratxo bat antolatu dugu Iruñan eta beharrezkoa den prestakuntza bideratuko dugu bilera horretan bertan. Zuen asmoak eta ideiak jakiteko aproposa izan daiteke, orain arte egindakoa ebaluatzeko eta baita taldekideak aurrez-aurre ikusteko. Bilerarra etorri ez baina proiektuarekin interesaturik bazaudete posta elektronikoaren bitartez gurekin harremanetan jar zaitezte ondorengo datuak emanez:

Ikastola:
Etapak / Mailak: 

- Juul Bloga kontsultatuz erabili. Bai / Ez
- Juul Blogean bideo edo idatzizko aipamenak egin. Bai /Ez
- Juul Blogerako poster birtualak (Glogster) sortu. Bai / Ez
- Irakurketaren jarraipena egiteko webgunea martxan jartzea. Bai /Ez

Bestelako komentarioak:
 

Mila esker zuen laguntzagatik.

Juul Kanpainako taldea

 

 

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea