Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

17/02/2011. IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO IDEIAK I

 - argazkia handitu

Juul kanpaina gertu dugu. Hori girotzeko eta orokorrean irakurzaletasuna bultzatzeko ideiak argitaratuko ditugu astero. Hau da aste honetakoa:

Flash mob

Flash mob: Aldez aurretik antolatuta dagoen pertsona talde baten ustekabeko ekintza eta ekintza egin bezain pronto desegiten dena. Adibidez: Kaletik zabiltza eta bapatean gazte talde bat hasten da koreografia bat dantzatzen. Bukatzen dute eta taldea desegiten da ikuslearen harridura sortuz.

Ideia honekin hainbat ekintza sortzaile antola daitezke:

  • Ikastolara ateratzeko edo sartzeko garaian talde bat bapatean hasten da pasiloan liburuak irakurtzen jendea sartzen den bitartean beste ikasleen harridura sortzeko.
  • Jolas garaian bapatan talde bat lurrean eseri borobil bat egin eta 10 minutuz irakurtzen jartzen da inori jarramonik egin gabe. Bukaeran "Aipirilaren 14ean Juul bozketa eguna. Goratu irakurtzen!" ohiukatuz.
  • Talde txikietan gela desberdinetara sartzen dira negarrez. irakasleak zer gertatu zaien galdetuko die. Hauek zera erantzungo dute: "Gurasoek zigortu gaituzte.... astebete liburuak irakurri gabe. Buaaaaaa"
  • Ikastolako ekintzaren batean: ihauteriak... "espontaneo" batzuen agerpena antola daiteke liburu eta irakurzaletasunaren inguruko goiburu iraultzailerekin: "Irakurketa ordu gehiago astean!" edo "Telebista bai, liburuak ere bai".

Albiste hau ikastolako irakasleen artean zabal ezazue.

Antzeko ideiak egiten badituzue edo hauekin besteren bat bururatzen bazaizue, bidali, jasotzeko eta argitaratzek irrikatan gaude! 

 - argazkia handitu

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea