2014-2015
edizioko data: APIRILAK 23

30/03/2011. ESPERIENTZIAK I - IRAKURLE LAGUN

 - argazkia handitu

Juul webguneko helburu bat irakurzaletasuna bultzatzeko proiektuak partekatzea da. Orain aurkeztuko dizueguna Zumaiako Maria eta Jose ikastetxekoa da. Proposamen aberasgarri delakoan aurkezten dizuegu.

IRAKURLE LAGUN PROIEKTUA

Aurten Lehen Hezkuntzako aurrenengo eta seigarren mailako ikasleen  eta irakasleen artean aurrera eramaten ari garen proiektua da hau. Abian jarri dugun proposamenaren izena “Irakurle lagun” da eta honek adierazten duen bezela, irakurketa bultzatzeko  jarduera da. Seigarren eta aurrenengo mailetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatu ditugu astero.

HELBURUAK

  • Ziklo desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatu.
  • Ikasleen  arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztu.
  • Ikasle gazteei laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartu.
  • Seigarren mailakoen autoestimua garatu , ikasleen bilakaera baloratuz.
  • Idatzizko testuen aurrean interesa piztu
  • Aurrenengo mailako ikasleen irakurketan aurrera`pausoak eman.-Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean hezi.
  • Irakurketa eta idazketaren  irakaskuntzan gozatu.        

BALORAZIOA

  • Ikasleek saioa ilusio handiz hartzen dute eta oso gustura elkartzen dira ostiralero.
  • Irakurketaren aurrean gazteen motibazioa handia da eta zaharrenen artean laguntzeko gogo handia dago. Seigarren mailako ikasleek laguntza eta babesa eskeintzen diete txikiei , askotan jolasorduan beharra dutenean beraiengana jotzen dute.
  • Lehenengo mailako ikasleen artean irakurketa eta ulermen maila hobetu da eta seigarren mailakoen artean irakurketaren aurrean duten motibazioa areagotu da.
  • Beraz, datorren urtean maila horietan proiektu interesgarri honekin jarraituko dugu. Esperientzia oso aberasgarria da.

 

Irakurle lagun proiektuko partaideak. - argazkia handitu
Irakurle lagun proiektuko partaideak.

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Gurasoak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  Faxa 948 222 941  •  juul@nafarroakoikastolak.net  •  Lege Oharra
 
Aldor Internet-ek garatutako webgunea
"Cookie"en erabilera:
Webgune honetan "cookie"ak erabiltzen ditugu, gureak eta beste batzuenak ere, nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, erabilera hori onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago