Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

20/09/2011. ARTURO, Marc Taeger

Arturo, Marc Taeger - argazkia handitu
PAMIELA

Arturo txitoa deseroso zegoen arrautzaren barruan. Oso hazita zegoen, eta gelatxo hura txikia zitzaion...

Oskolaren barruan, Arturo salbu sentitzen zen, baina oso estu zegoen. Jadanik ez zuen tokirik horma zuriko gelatxo epel hartan, eta handik ateratzea beste erremediorik ez zitzaion geratzen. Orduan ohartu zen mundu erraldoi eta ezezagun bateko zati txiki batean bizi zela, orain begi harrituen aurrean zabaltzen zitzaion mundua.

Arturo aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako kartoi gogorreko liburua da, jaioberrien hauskortasunaz aritzen dena: zer sentitzen duten, nola antzematen duten inguru berria, dituzten beldur eta segurtasun ezak. Protagonistaren figurak, inguruaren aurrean babesgabe eta ikasbide luzea aurretik duela, samurtasuna eta babes sena pizten ditu irakurle helduengan.

Testu erraza eta sentibera, marra lodiko, kolore biziko eta forma eskematikodun ilustrazioez osatzen da, hala irakurle txikienen identifikazioa eta ulermena erraztuz.

 Dokumentua ikusi

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea