Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

30/09/2011. LIBURUKLIK, euskal liburutegi digitala sarean

 - argazkia handitu
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala aurkeztu du; bere programaren ardatz estrategikoetako bat da eta ondoko helburua du: euskal bibliografia ondarea zaindu eta iraunaraztea, obra horiek hondatu ez daitezen eta, aldi berean, edozein ikerlari edo euskal hizkuntzan eta kulturan interesa duen edozeini horietan sartzeko aukera ematea. Erreminta berri hori Liburuklik du izena eta ondoko orriaren bidez sar gaitezke: http://www.liburuklik.euskadi.net.

usko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakin badaki bibliografia ondarea oso garrantzitsua dela eta, gainera, modu berezian sustatu nahi du ondare hori zaintzeko ardura duten euskal erakunde guztien koordinazioa eta lankidetza; horregatik guztiagatik sortu du proiektu hau. Halaber, edozein pertsonak obrak kontsulta ditzake edozein lekutik. Baldintza bakarra ordenagailu bat izatea da. Aurtengorako aurrekontu-konpromisoa 690.000 euro dira (550.000 Eusko Jaurlaritzarenak eta 140.000 Kultura Ministerioaren laguntza bereziak dira).

Legearen arabera, Kultura Sailari dagokio proiektua burutzea baina sektore profesionala ere inplikatu egin da. Hori dela eta, baditu harremanak beste euskal liburutegi-erakunde batzuekin eta zenbait akordio lortu ditu Eusko Legebiltzarrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, Antso Jakitunaren Fundazioarekin, eta abarrekin. Horrela bada, bolumenari zein ondare funtsaren aberastasunari dagokionez Euskadin garrantzi handiena duten liburutegietako bibliografia funtsak zaindu eta zabalduko dira Liburuklik-en bitartez.

Liburuklik-ek baditu, dagoeneko, hainbat obra digitalizatuta, eta kopuruak gora egingo du etengabe. Gaur egun 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiago ditu. Gainera, urtea bukatu baino lehen igoko dituzten 300.000 orri gehiago prest daude. Hona hemen agiri zaharrenak: 1458. urteko (eskuizkribuaren edizio data) Cuaderno de compto real, compto 27: recibidor de rentas de la ciudad de Tudela y Merindad de la Ribera, Pero Martiniz de Garanoan, eskuizkribua eta 1476ko Confirmacio del privilegio de la Villa de Ondarroa por los Reyes Catolicos Dn. Fernando y Da. Isabel en Medina del Campo a 30 de marzo de 1476 (Eusko Legebiltzarreko liburutegikoak dira). Nabarmendu beharra dago, gainera, Doctrina cristiana: en romance y basquence hecha por mandado de D. Pedro Máso, obispo de Calahorra, y la Calçada ... para tierras basco(n)gadas de su obispado, reducida por el doctor Betolaça, al lenguaje mas comun, y mas usado y q(ue) con mas facilidad se entiende en todas ellas izenekoaren ale bat. Bilbon 1596. urtean Pedro Cole de Ybarrak argitaratu zuen.

Halaber, euskal liburutegi digitalaren eduki osoa Europeana-n ere zabalduko da. Bibliografia funtsa zabala denez, agiri bakar asko daudenez eta euskara euskal kultura igortzeko hizkuntza erabili denez, gero eta gehiago agertuko da eta ikusgarriago izango da mundu luze-zabalera irekita dagoen Europako bibliografia bilduma garrantzitsu horretan.

Erremintak

Dspace software aukeratu da; MITek (Massachussets Institute of Technology) eta HP Labsek garatutako software libreko plataforma da. 250 herri baino gehiagok erabiltzen dute helburu berberarekin.

Egile, titulu, eta abarren araberako hitz-bilaketak, hasierako pantailatik bertatik egin daitezke (beste bilatzaile batzuen, Google, Yahoo, eta abarren, antzeko sistema du). Baina, informatika aplikazio aberats honen aukera guztiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da alta eman eta erabiltzaile profil bat sortzea. Tramite erraz horren bidez, Liburuklik-eko edukian ingurune atseginaren bidez sartzeaz gain, posta elektroniko edo RSS bidez alertak jaso ditzakezu eta euskal liburutegi digitalean sartzen diren berritasunen berri emango dizute zuk zein gai nahiago dituzun kontuan izanda.

Horrez gain, plataformak funtzio "biltzailea" ere badu eta epe laburrean, euskal bibliografia ondarean sartzeko puntu bakarra izango da Liburutegi Digitala. Horrela bada, Liburutegi Digitalean bilaketa bakarra eginez, erabiltzaileak Euskadiko gainontzeko gordetokietan dauden egile baten lan guztiak lortuko ditu.

Edukia

Ondokoek osatzen dute Euskal Liburutegi Digitalaren hasierako bilduma:

  • Eusko Legebiltzarreko ondare funtsa. 1.246 bat titulu; hau da, 270.500 bat irudi eta 1.068 bat inprimaki katalogatu gutxi gorabehera, antzinako funtsa (1830era arte) eta XX. mendera arteko euskarazko erlijio-obren bilduma bat barne.

    Funts adierazkorrenen artean, 170 eskuizkribu identifikatu eta euskal kultura eta historiografia ikasteko ondare-balio handia duten ale bakar eta bitxiak, ondokoak, besteak beste:

    • Bilboko lehen inprimatzailearen, Matías Maresen (1578-1587), 7 lan.
    • Betolazaren Doctrina Christiana en romance y basquence (Bilbo, 1596): ale bakarra (doktrina elebiduna, penintsulan Euskal Herrian euskaraz inprimatutako lehen idazkia).
    • Axularren Gueroren lehen eta bigarren edizioak (Burdeos, 1643 eta XVIII. mendeko hasierako hamarkadan, hurrenez hurren).
    • Bizkaiko Foruaren lehen edizioa (Burgos: Juan de Junta, 1528)
  • Loiolako Santutegiko bibliografia funtsa. Orain arte euskarazko 325 lan sartu dira, bakarrak eta ondare balio handikoak dira.
  • Micaela Portilla Funtsa eta Manuel Iradierren lanak, Arabako Foru Aldundiaren liburutegiarenak dira. 1.300 fitxa heraldiko; horien artean Mendozako eta Martiodako Dorreak nabarmenduko genituzke. Gainera, prentsa historikoa, adibidez, La ilustración de Álava (9 bolumen) edo Micaela Portillaren tesia (hiru tomo) era badira.
Hemeroteka:
  • Euskal egunkari eta aldizkari historikoak. Erakundeen arteko lankidetzari esker, goiburu eta titulu esanguratsuenak digitalizatzen ari dira (euskaraz nahiz gazteleraz). Atal hau, berez, DSpace-ren barruan komunitate bat izango da, iraganeko garai baten isla izateaz gain, datozen belaunaldietarako ezinbesteko ondare ere baita. Arabar eta gipuzkoar prentsa sartzen ari dira eta datozen hilabeteetan Bidasoa aldizkariarekin hasiko dira.

    Eduki guztiak ondoko azpiatalen arabera banatuko dira: egunkariak, aldizkariak, faszikuluak, etab. Urtearen, edizio lekuaren eta tituluaren arabera kontsultatu ahal izango dira, baita topatu nahi dugun edozein hitz, izen geografiko, abizen etab. sartuz gero.

  • Tokian tokiko bildumak

    Pixkanaka, udal liburutegietako bildumak sartuko dira, funts horietan udalerri horiei buruzko interes handiko agiriak baitituzte. Eibarko funtsarekin hasiko dira, Toribio Echebarria, eta abarren funtsak baititu.

  • Kartelak

    Urte amaieran 350 kartel politiko baino gehiago kontsulta ahal izango dituzu. Trantsiziorainokoak dira.

     

    Iturria: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1317282182

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea