Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

15/01/2013. LIBURU GAZTEA LEHIAKETA, 12 eta 16 urteko gazteentzat

 - argazkia handitu
Galtzagorri Elkartearen eskutik

Liburu Gaztea lehiaketa 12 eta 16 urteko gazteentzat

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketak irakurketa teknologia berriekin uztartzeko jauzia eman du ikasturte honetan. Hori dela eta, aurten ikasleek egindako booktrailerrak izango dira lehian sartuko direnak. Parte hartu nahi dutenek Galtzagorri Elkarteak proposatutako libururen bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute. Berau, martxoaren 15a baino lehen Liburu Gaztearen web gunera igo beharko dute.

Norbanakoka parte hartzeko lehiaketa honetan, booktrailerrik onenak (ikusleen boto gehien jasotzen dituenak) e-irakurgailu bat irabaziko du. Bigarren eta hirugarren bozkatuenek, berriz, 100 euroko bono bana liburu eta diskoetan gastatzeko. Botoa emateko tartea martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartean izango da. Botoa edonork eman dezake epe horretan eta botazioan parte hartzen dutenen artean e-irakurgailu edo e-reader bat zozkatuko da. Booktrailerrari buruzko xehetasun guztiak eta urratsez urratseko azalpenak Liburu Gaztearen web guneko Booktrailerrak atalean daude, “Nola egin” azpiatalean.

Informazio iturria: Galtzagorri

Lehiaketaren informazioa: Liburu gaztea

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea