Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

14/03/2014. 2014 IBBY kartela


Gurasoei begira informazioa

Kaixo, JUUL kideak:
Honen bidez aurtengo IBBY kartelaren berri eman nahi dizuegu. Gurasoak ere gure irakurtzeko zaletasuna kanpainaren parte izateko, haiei informazio hau zabaltzea eskatu nahi genizueke. Dokumentuak hizkuntzaren arabera banatu ditugu (euskaraz+gazteleraz eta euskaraz eta frantsesez).
Erabilgarriak izango zaizkizuelakoan, ongi izan,
JUUL arduradunak

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua.
2014an, Irlandako atalari egokitu zaio babesletza eta "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharkey ilustratzaileak.

 

 

 Dokumentua ikusi

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea