Jarriatu Facebook-en
Nafarroa, 2026ko irailaren 17a, osteguna
  NIEko PRESTAKUNTZA eta LAN EGITASMOA
 
    

KIMU EUSKARA ETA LITERATURA    

Ordutegia 09:30- 13:30

Lekua IORTIA - ALTSASU

Arduraduna Adituak: Junkal Lertxundi Panadero, Aritz Larreta Bereziartua, Amaia Artolazabal Amilleta

Nori Zuzendua Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua

Helburua
  • Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak ezagutzea.
  • Irakurketa-idazketa prozesua arrakastatsua eta atsegina izan dadin, oinarrizko gakoak ezagutzea.
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako erabiltzeko trebatzea.
  • Heziketa literarioa definitzea eta bitartekari rolaz jabetzea.
  • Eskola irakurketa-gune bat izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ezagutzea.
  • Kimu Euskara eta literaturako material-didaktikoak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzea eta esperimentatzea.

Edukiak
  • Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak ezagutzea.
  • Kimu proiektuko proposamen didaktikoen artean dauden loturez ohartzea.
  • Kimu proiektuak eskaintzen dituen baliabideen berri izatea (Saioka plataforma, manipulatzeko materialak, ikus-entzunezkoak, irakasleen prestakuntzarako baliabideak…).
  • Irakurketa-idazketa prozesua arrakastatsua eta atsegina izan dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
    • Heldutasun-mugarriak hizkuntzaren garapenean.
    • Aho-hizkuntzaren garapenaren etapak.
    • Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapenaren etapak.
    • Zer da idaztea? Idazketaren garapenaren etapak.
  • Haur-literatura, aho-hizkuntzaren garapenaren eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
  • Bitartekaritza literarioa:
    • Zertan datza heziketa literarioa?
    • Zein da bitartekariaren rola?
    • Nola egin gure eskola irakurketa-gune esanguratsua izan dadin.
  • Literatura-lanak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenaren zerbitzura Kimu: proposamen praktikoa.
  • Ikastaroan bizi izandakoak eta ikasitakoak partekatu.
  • Prestakuntzan jasotakotik gelara eramandakoa partekatu.
  • Norbere jarduna hobetzeko jakintza biltzea.

Egutegia

Altsasu Iortia - 2026/10/01 9:30- 13:30
Altsasu Iortia - 2026/10/29 9:30- 13:30
Altsasu Iortia - 2026/11/26 9:30- 13:30


Izen-ematea

https://prestakuntza.ikastolak.eus/ikastaroak



San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 22 21 96  •  nie@ikastola.eus Web Mapa  •  Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en panelaCookie-en politika
aldor internet-ek garatutako webgunea