Zangozako Ikastola Erasmus+ programan sartuta dagoen Poliy-Universe in School Education (PUSE) proiek-tuan parte hartzen ari da. Ilunberriko Ikastolarekin eta Hungaria, Eslovakia eta Finlandia herrialdetako zenbait ikastetxeekin batera eramaten ari den proiektu berri-tzailea da eta trukaketa kulturala eta akademikoa lortzeko ezinbesteko aukera.
Proiektuari dagokionez, János Szász Saxon artista hungariarrak sortutako joko batean oinarritua dago eta piezak dituzten geometria arauekin jolastea da helburu. Hirukia, laukia, zirkulua, propor-tzioak eta koloreak Saxonek ongi ezarritako POLI-Unibertsoa osatzen dutenak. Ikasleentzako milaka konposizio eta konbinazio lortzeko bidea;irakaslearentzako sormenean eta kuriositatean matematikak erakusteko proposamena. Zangozan, DBH-3ko ikasleek izan dira parte hartu dutenak
Hasieran arlo manipulatzailea nagusitzen bada ere, teknologia berriek ematen dituzten aukerak erabili dira Plastika eta Ikus Hezkuntza ikasgaiko edukiak era desberdinetan txertatzeko. Antolatutako jarduera bat jokoaren piezak modu digitalera eraman eta ikasleekin ordenagailuaren bidez konposizio desberdinak egitea izan da. Lortutako diseinuak urriaren 22tik 28ra Iruñako Planetarioan antolatu den erakusketan egon dira.
Urriak 25 eta 26an PUSE programaren nazioarteko topaketa Iruñean antolatu zen, eta partaideak Zangozako Ikastolara hurbildu ziren bertatik-bertara ikasleek nola lan egiten zuten ikusteko. Harrerak egin ondoren, workshop bat antolatu zen. Ikasleek, digitalki egindako konposizio bat erabiliz, buruketa matematiko bat ebatzi behar zuten eta buru-belarri ibili ziren emaitzak lortzeko. Saxon artista ezagutu eta berarekin harremanetan jartzeko aukera ere izan zuten. Prozesu guztian erabilitako hizkun-tza ingelesa izan zen eta proiektuaren beste adierazle interesgarria konpetentzia linguistikoaren erabilera izan zen. Honela, ikasleek atzerriko beste irakasleekin naturaltasunez hitz egin zuten tailerra amaitu zen arte.
Ez da kasualitatea PUSE proiektuan egindako zenbait lan Iruñako Planetarioan agertzea. Jakina da erakunde honek azkeneko urteetan hezkuntza eta teknologia berrien alde egin duen ahalegina, gazteentzako robotikako ikastaroak antolatuz eta zientzia eta teknologiari bere lekua eskainiz. STEM heziketa ausarta bada ere ( Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika), gaur egungo heziketa berritzaileetan Arteak bere lekua hartu du sorkunderako ahalmena eta alderdi humanistikoa aldarrikatuz. Horrela, STEAM akronimoa sortu eta STEAM heziketa etorkizunerako konpetentzien elkargunea bihurtzen da. PUSE proiektuak alderdi zientifikoa eta artistikoa lan-tzeko aukerak ematen dizkigu, baita baliabide teknologikoak erabiltzeko ere. Mugak... guk jartzen ditugunak dira.
János Szász Saxon hungariarrak geometria eta abstrakzioaren ildotik ibilbidea egin duen artista da. MADI mugimenduko partaide izanik, bere emaztea den Zsuzsa Dárdaiekin batera International Mobil MADI Museum Fundazioa sortu zuen