Etapaz etapa eta etapaz gaindi

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak, baina badakigu biharko herria nolakoa izatea nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak bihar nolakoak izatea nahi dugun, ikastola utzi eta munduratzen direnean. Horretarako ari gara hezkuntza proiektua etengabe eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungoa berritzeko. Biharko herria eraikitzen dihardugu.

Ikastolen xede nagusia ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da, eta gure ikasleak zein ezaugarri garatzen joan behar diren badakigu. Helburu dugun gizarte horren eraikuntzan parte aktibo arduratsu eta konprometitua izan dezaten. Pertsona-eredu horren baitan antolatzen da ikastolan ikaslearen ibilbidea.

Bihar izan daitezen euskaldun konprometituak, barne-sendotasuna dutenak, erabakitzaile-ekintzaileak, eraldatzaileak eta kooperatiboak.

Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da etapa guztietan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketetaraino. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin, guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik. Haurra Ikastolan sartzen den momentutik haren garapen osoaren ikuspegitik diseinatzen dugu eguneroko jarduna eta ikastolan egingo duen ibilbide osoa.

Biharko herria eraikitzen

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu