Tantirudenda deitzen diogu Ferietan Tantirumairu ikastolako ikasleok paratzen dugun postuari. Baditugu hogei urte baino gehiago postua antolatzen eta 5.eta 6.mailako ikasleok arduratzen gara horretaz.
Gure postua berezia da, etxean egindako postre goxoak eta bigarren eskuko jostailu eta liburuak saltzen ditugu. Tantirudenda Eskolttiki azpiko aterpean jartzen dugu, euritik babesteko. Goiz-goizetik irekitzen dugu postua eta ordu batetan ixten dugu. Jostailuak eta postreak saltzea garrantzitsua da guretzat. Lortutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematen diogu horrela beharra dutenei lagundu ahal izateko.
Postreak etxean egiten ditugu familiaren laguntzarekin. Tarta batzuk osoak saltzen dira, baina gehienak zati txikietan. Hortaz gain, erroskilak, madalenak eta pastak ere saltzen ditugu. Herriko jendeak badaki urtero postua jartzen dugula eta goizetik etortzen zaigu bazkarian jarri behar duen postrea erostera. Arrakasta handia izaten dugu;aurten ekarritako guztia saldu dugu eguerdirako.
Gure etxeko jostailu zaharrak berrerabiltzen dituzte. Jostailuak merke saltzen ditugu bigarren eskukoak direlako eta horrela, erraz saltzen dira. Gehienak 1, 2 edo 3 eurotan saltzen ditugu. Ipuinak ere izaten ditugu. Horrela, merke jarrita, gure adineko lagunak edo txikiagoak etortzen zaizkigu erostera. Jostailu horiek zaborrontzira bota beharrean bigarren bizitza dute eta guk horiekin dirua lortzen dugu.
Bildutako diruaGKE bati ematen diegu eta horrela munduan behar dutenei bidaltze diegu. Adibidez, Saharako kanpamentuetan uholdeak izan zituztenean horra bidali genien dirua. Bertze batean, Zaporeak proiektuari bidali genien Greziako irletan zeuden errefuxiatuei lagun-tzen ari zirelako eta dirua behar zutelako janaria prestatzeko eta erosteko.
Aurtengo dirua Janari Bankuari bidaliko diogu, beharra dutenei janaria banatzeaz arduratzen direlako.
FERIAREN HISTORIA Lesaka Erdi Aroan sortu zen;garai gogor eta gatazka-tsuetan. Nafarroako muga hemen zegoen eta bidelapur aunitz ibiltzen ziren inguruan. 1.411 urtean bidelapur talde bat herrian sartu zen dena suntsituz eta 80 etxe baino gehiago erreak gertatu ziren.
Handik urte batzuetara, 1444ean, Gaztelako gudariek Lesaka eraso zuten eta gatazkaren ondorioz sute handi bat izan zen eta etxe guztiak erre ziren. Juan II., Nafarroako erregeak, muga defendatzeagatik lagun-tza eman zien lesakarrei: 30 urteko zergak ordaintzetik libre utzi zituen eta gainera Ochoa Lopez de Zabaletari dirua eman zion erretako Zabaleta dorrea berreraikitzeko.
Horretaz gain, herria berreraiki behar izan zuten eta horretarako Bidasoa inguruko zuhaitzak mozteko eskubidea eman zion erregeak Lesakarrei. Herriko etxe berriak eraiki zirenean, 1499ean Juan de Labrit erregeak bi astetik behin azoka egiteko eta urtean bitan, hamabortz eguneko feria egiteko eskubidea eman zioten Lesakari.
Urte aunitzez azoka hagitz garran-tzitsua izan zen eta ospe handiko inguruetan. Lesakara Frantzia, Gaztelako eta “Itsasoaz handiko” jendea etortzen zen. Alkateak ferietara etor-tzen ziren gaizkileak atxilotzeko “Piliric-ean” jendearen aurrean lotsa pasaraziz, huts egiteari zegozkion zigorkadak ematen zion.
Feriei esker eta burdinolak egiten zuten lanari esker Lesakarren bizimodua aunitz hobetu zen eta populazioa aunitz hazi zen, 1486. urtean 500 biztanle zituen Lesakak eta 1503an 264 familia zeuden herrian. Kontutan hartuta familia bakoitzean sei pertsona izaten ahal zirela garai hartan, 1500 biztanle inguru ziren urte horretan.
Feriak mende aunitzez berdin egiten jarraitu zuten, animaliak saldu eta erosiz baina industria sortu eta makinak asmatu zirenean, animaliak ez ziren hain beharrezkoak eta feriak garrantzi gutxiago zuten, 15 egunekoak izatetik, egun pare batera pasa ziren.