Andra Mari Ikastolan suizidioaren prebentzioan lanean dihardugu aspaldi. Aurten, gai honen inguruan sakontzeko, Andra Mari Ikastolako DBHko irakasle taldeak suizidioaren prebentzioaren inguruko formazioa egin du. Guztira 17 lagun elkartu gara, irakasle, laguntzaile, zuzendari eta orientatzaileak barne. Formazioa, Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Besarkada elkartekoen eskutik jaso dugu.
Ikerketek diotenez, suizidioa ez da modu inpultsiboan gertatzen den ekintza bat. Sufrimendu aldi luzea igarotakoan gertatzen da. Horregatik, berebiziko garrantzia du hezkuntza arloko prestakuntzak, detekzio goiztiarra eta esku-hartze egokia ahalbidetu ditzakeelako. Aitzitik, desinformazioak ezjakintasuna dakar, eta horrek askotan ezgaitu egiten gaitu arrisku egoeretan, bai detektatzeko eta baita esku hartzeko orduan ere.
Osasunaren Mundu Erakundeak prebentzioaren derrigortasuna azpimarratzen du suizidio saiakerak murrizteko. Horren harira, kontzeptu nagusiak barneratu ditugu ikastaroan:
Gatekeeper irudia: ikastetxeko langileok estrategikoki kokatuak gaude arrisku egoeran dauden ikasleak identifikatzeko, arrisku maila erabaki eta, beharrezkoa balitz, espezialistengana bideratzeko.
Arrisku faktoreak: suizidio kasuetan eragina duten faktoreak anitzak dira eta askotan konbinatuak gertatu ohi dira:
Nerabe askok arrisku faktoreak izan baditzakete ere, horrek ez du esan nahi derrigorrez suizidio saiakera eginen dutenik.
Beste alde batetik, ikastaroan jasotako mezu garrantzitsuenetariko bat honakoa izan da: egoera horretan dauden ikasleek sufrimendu handia dute. Askotan gure ezjakintasunak atentzio dei moduan interpretatzera garamatza, baina ez da protagonismoa bilatzeko atentzio deia, baizik eta sufrimendua arintzeko laguntza eskaera bat. Ondorioz, helduok beraien sufrimenduaren atzean dauden arrazoiak ulertzen, zama arintzen eta egoera horri aurre egiteko estrategiak ematen saiatuko gara.
Partaideok ikastaroari buruz egin dugun balorazioa oso positiboa izan da. Alde batetik, gogorra izan arren, saiakera horien atzetik dagoen sufrimenduaz jabetu garelako, baina bestetik, itxaropentsua ere, sufritzen ari den ikasleari inguruan gauden guztiok hor gaudela adieraztean zein puntutaraino lagunduko dion jakiteagatik. Gainera, DBHko irakasle talde osoa bertan egoteak puntu estrategiko berdinak barneratzea ahalbidetu du.
Andra Mari Ikastolan esperientzia dugu suizidio protokoloen inguruan. Azken urteetan batzuk ireki behar izan ditugu, eta kasu horietan, urrats hauek jarraitu ditugu:
Ikastolako esperientzian oinarrituz, irakasleen formakuntza egokiari eskerrak eta aurretik aipatutako prebentziorako neurriak aplikatuz gero, ikasle hauek guztiek pronostiko ona dutela ondorioztatu dugu, izan ere, etorkizunari baikortasunez begiratzeko estrategiak bereganatzen baitituzte.