2022/05/19 | Lizarra Ikastola

Lizarra Ikastolako ikasleak Europako proiekzioan

Pandemiak eragindako geldiunea atzean utzi ondoren, indarrez berrartu ditu Lizarra Ikastolak Europa mailako esperientziak eta ateraldiak. Ikasturte honetan, bi Erasmus+ proiektu garatzeko aukera izan du, eta gainera, estreineko aldiz “Marco & Alberto Ippolito” Nazioarteko Sarien XX. edizioan parte hartu du, kontakizun labur eta argazkilaritza atalean.

Standing For Our Rights proiektuan Europako hiru ikastetxek hartu dute parte, eta ikasturte honetan ateraldi guztiak egin dira. Irailean proiektuko lehen topaketa gauzatu zen gure ikastolan. Bertan, Txekiar Errepublika eta Siziliako ikasleekin elkarlanean aritu, eta, proiektu honen bidez, Europako hiritar bezala gure eskubideak ezagutu eta aldarrikatu dituzte. Martxoan, elkarlanari jarraipena eman diote Sizilian,  Palazzolo Acreide ikastetxean ospatutako bigarren topaketarekin. Azkenik, apirila hasieran, Karvinan, egitasmo honi bukaera eman zaio.

Bestalde, azaroan, DBH 3. mailako ikasleek Eco-Echo proiektuko lehen topaketa izan zuten Greziako hiriburuan. Proiektu honen bitartez gure bizi-ohiturei eta ingurumenarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bideratzen ari dira Europako bost ikastetxetako ikasleak. Greziako ikasleekin batera, Portugal, Turkia eta Estoniako ikasleak ere proiektu honetan parte hartzen ari dira. Martxoan, ekimen honen bigarren topaketa burutu da Tallinen, Estoniako hiriburuan. Eco-Echo proiektuari hurrengo ikasturtean ere jarraipena emango zaio.

Erasmus+ egitasmoen parte-hartzea bikoizteaz gain, ikasturte honetan, lehenbiziko aldiz, nazioarteko sari batean parte hartzeko aukera izan du gure ikastetxeak. Marco & Alberto Ippolito Nazioarteko Sarien XX. edizioan, hain zuzen ere, bi ikasle sarituak izanik.

Lola Ruizek eta Lucas Del Campok 'ohorezko aipamena' jaso dute argazkigintzan eta kontakizun laburretan egindako lanengatik. Lehiaketa honetan Europako hainbat ikastetxetako ikasleak biltzen dira, hala nola Alemania, Polonia, Suedia, Errumania, Portugal, Bulgaria eta Italia, hainbat modalitate akademikotan lehiatuz, bai eta kontakizun laburrak, poesia, inkesta soziologikoak edo argazkia ere.

Lola Ruizek saritutako lana kostako hiri baten ilunabarreko argazkia da, eta begirada galdua du itsasoaren eta zeruaren mugagabetasunean, mugarik gabeko Europa libre baten irudikapenean.

Bestalde, Lucas del Campok 'ohorezko aipamena' jaso du Kevin's experiences kontakizun laburragatik. Narratiba jariakorra da, eta Europa entitate abstraktu gisa ikusten den leku eta irudiez elikatzen da, baina baita gurutzatzera, gozatzera eta gogoratzera gonbidatzen duen leku zehatz gisa ere.

Edizio honetan aurkeztutako lan guztien ardatza Europako herritarren itxaropen sozial eta instituzionalak izan dira. Era berean, Europako lurraldeetako erritu eta tradizioei eta horiek gaur egungo gizartean duten eraginari buruz ere hausnartu ahal izan da.


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu