II. ESPERIENTZIA - LAGUN EZKUTUA / HITZORDU ITSU BAT
Ikasle bakoitzak liburutegiko, gelako edo etxeko liburu bat har dezake, gustuko duen bat, era politean estali eta bere lagun ezkutuari eman.Normalean, ezkutuko lagunak opariak egiten ditu, baina gure kasuan liburua “gomendatu - utzi” egingo du. Noski! Liburua irakurri ondoren, gelara edo liburutegira itzuliko da. Etxekoarekin zer egin, hori zuek erabaki “oparitu”, “utzi”...
Lagun ezkutuak... ;-) liburua estali aurretik... mezu bat idatziko dio “oparia” jasoko duen ikaskideari... Horretan, nahi duena jar dezake: mezu tentagarriren bat interesa piztuko duena, zergatik gustatu zaion adieraziko duen mezua, eta abar.
