Zergatik Juul? GREGIE DE MAEYER, Kruibeke hirian (Flandria) jaio zen 1951n. Haurren liburu ilustratzaile izatetik idazle izatera pasa zen. Testuaren eta plastikaren artean interakzio estu bat lortu zuen. Berak eta eskultore batek sortutako pertsonaiarik hunkigarriena JUUL izeneko haurra da. Ipuin hau sari askoren jabe izan da eta gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpena, bulling-az, mintzo zaigu. Gregie de Maeyer idazlea JUUL izena, gure hauteskunde kanpainarako aukeratzea, GREGIE DE MAEYER flandiarrari, nolabaiteko omenaldia egitea da, Gregie, 1998ko uztailaren 2an, bihotzekoak jota, hil baitzen. Jakin ezazue, liburu hunkigarri hau euskaratua dagoela, Nafarroako Ikastolen Elkarteak argitaratua. Honen aurkezpena 2000ko abenduaren4an egin zen Iruņean, eskulturen erreprodukzioen erakusketarekin batera. Liburua ohizko banatzaileen bitartez lor daiteke. 
Liburuaren azala
|