
1. JUUL DATAK ETA BESTE BATZUK GOGORATZEKO
Kaixo JUULkide: Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke. Mesedez, irakurri dokumentua eta edozein zalantza duzuela, jar zaitezte gurekin harremanetan. NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

| 2. JUUL 2023 BERRIKUNTZAK ETA INFORMAZIOAK
Kaixo JUULkide: Idatzi honen bidez, JUUL kanpainaren inguruko zenbait informazio bidali nahi dizkizuegu: - Bozketa elektronikoarekin probak egiteko datak
- Irakurzaletasuna, Ideiak - Esperientziak
- JUUL 25 URTE, Logoa, Leloa eta Kartela
- JUUL KANTA
- FACEBOOK
Erantsitako dokumentuan informazio guztia dator. Eskerrik asko eta ongi izan! NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

| 3. ZER DA JUUL? Familiei azalpena
Kaixo, JUUL kideak: Mezu honen bidez, familiei JUUL kanpaina zer den azaltzeko zirkular-eredua bidaltzen dizuegu. Euskaraz+Gaztelaniaz Euskaraz+Frantsesez Erabilgarria izatea espero dugu, ongi izan, NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA 

| 4. 2023 JUUL ARAUTEGIAK ETA BOTO TXARTELAK
Arratsalde on, juul kideak: JUUL 2023 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak arretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, BOTO-TXARTELA ereduak igortzen dizkizuegu. JUUL 25. urtemuga GAU ETA EGUN, LIBURUAK LAGUN! 

| 5. JUUL Jarduera zerrenda
Egun on JUUL kideak, Iazko ebaluazioan jaso genuen proposamen hau: Irakurzaletasuna bultzatzeko ikastolen laguntzarekin bildu ditugun jardueren zerrenda modu argiago batean biltzea. Eta, halaxe egin dugu! www.juulkanpaina.eus webgunean zintzilikatzen ditugu aipatutako ideiak eta esperientzia guztiak: https://www.nafarroakoikastolak.net/juul_ideiak_esperientziak.asp
Informazio guztia erantsitako artxiboetan bidaltzen dizuegu, baliagarria izango zaizuelakoan, ongi izan, JUUL ANTOLAKUNTZA 

| 6. FAMILIEI GABONETAKO ZIRKULARRA
Egun on juulkideak, Mezu honen bidez, gabonetarako opari ona... liburu bat edo bi... Familiei begira zirkularra, euskaraz eta frantsesez eta euskaraz eta gaztelaniaz helarazten dizuegu. Zuen familien artean banatzeko erabilgarria izan daiteke. Ongi izan, JUUL ANTOLAKUNTZA 

|
|
|
|