Ikastoletan tutoreek, zein Euskara edota Plastikako irakasleek, ikasleei kanpaina azaldu eta girotzen hasi.
Irakasleek, liburu berriak erosteko beharrak aztertu.
Gurasoei ere, kanpaina azaldu, parte har dezaten. Herriko Liburutegietara bisitak programatuz, haurrek karnetak atera ditzaten.
Ikasleek, argitaratutako liburuen artean aukeraketa egin, orain arte gehien gustatu zaizkien liburuak eta zergatia komentatzen hasi. Berdin egiten ahal da ilustratzaileekin.
Ikasleek, liburuen arteko kanpaina egin dezaten denbora utzi. Orain arte gehien gustatu zaizkien liburuak komentatzen has litezke.
Astero ikasle batzuk, gela osoari, gustatutako liburu hori aukeratzeko arrazoiak azal lekizkieke. Horretarako, nahi diren argudioak erabil litezke, hala nola, liburu horren pasadizoak irakurri, bai berak bai irakasleak. Lan horren euskarria, irakasleak jartzen du (interesgarritasuna azpimarratuz, bere iritzia emanez, iradokizunak proposatuz...) beti ere laguntza hori, era zoragarrian egin lezake liburuak ezagutuz gero. Ilustratzaileen bozketan parte hartu nahi dutenek ere, defentsa kanpaina egin beharko lukete.
Goi mailetan laburpen tentagarria proposa geniezaieke beste ikasleei banatu asmoz.
Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.