Baliabideen artean, irakurzaletasuna lantzeko interesgarriak eta erabilgarriak izan daitezkeen ideiak eta esperientziak daude. Zuen ikastoletan dituzuen ideiak zein esperientziak irakurketaren inguruan bidaltzen ahal dizkiguzue, gainerako ikastolekin partekatzeko. Ongi etorriak izango dira: juul@ikastola.eus
Halaber, JUUL blog, bideo-blog eta glogster proiektuen gidak eskura dituzue, zuen ikasleekin edukiak sartzen animatzen joateko.
JUUL inprimakiak ikastola, gela, liburutegia edota ideiak eta esperientziak apaintzeko erabili ahal dituzue: puzzleak, kartelak egiteko irudiak, liburu markatzaileak...