• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data

Esteka interesgarriak
Erakundeak

1. EIBZ

EIBZko liburutegia euskararen irakaskuntzarako materialez osatuta dago. Liburutegiaren helburu nagusia da irakaskuntzan lan egiten duten irakasleei bibliografi- eta dokumentazio-laguntza ematea. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen irakasle edo ikasleentzat.

2. GALTZAGORRI

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. Elkartean, literaturaren alor horretara modu batean edo bestean lotuta dauden hainbat profesionalek parte hartzen dute, hala nola, bibliotekariek, irakasle eta ikastetxeek, kultur dinamizatzaileek, kultur eta euskara teknikariek, argitaldariek, ipuin kontalariek, idazleek, itzultzaileek edota ilustratzaileek. Finean, euskarazko Haur eta Gazte Literaturarekin harremana duen edonork parte hartzen du.

3. IKAS euskal pedagogia zerbitzua

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan.

4. FIRA

Irakurketaren sustapena
Xarmadun txokoa sortu dugu irakurketa sustatzeko esperientziak ezagutu, gozatu eta partekatzeko.
Hogeita hamar urte baino gehiago dira kultura eta hezkuntza programen kudeaketan; baita berrikuntzan, egiaztatze prozesuetan eta ikaskuntzan ere. Metatutako esperientziarekin aurrera begira jarraitzen dugu.

5. OEPLI

OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haurren liburuekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian.

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.