VII-IDEIA_GENERO INTEGRAZIOA LITERATURAN

JUUL kanpainan neska eta mutilen artean parekidetasuna izatea landu nahi da, eta, baita generoaren integrazioaren ikuspegia zaindu ere. Horretarako, generoarekin lotuta dauden gaiei buruzko liburuekin lan egingo dugu.
Zer da Genero-ikuspegiaren integrazioa?
Neska-mutil eta gizon-emakumeen artean berdintasuna lortzea. Hori horrela, eta berdintasuna era eraginkorrean lortzeko, landu daitezkeen alorrak honako hauek dira besteak beste: tratu berdina, aukera berdinak, aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegiaren integrazioari lotutako ekintza positiboak, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea...
Liburu-zerrenda genero-ikuspegiaren integrazio gaia lantzeko:
Erantsitako dokumentuan agertzen den liburu-zerrenda gaia lantzeko interesgarriak dira. Gure proposamena zehatza da, hemen azaltzen diren liburuen artean hautaketa bat egin, ikasturte desberdinetan banatu eta urtero saio pare bat eskaini liburu hauek irakurtzeari eta liburuaren irakurketarekin batera etorriko den hausnarketari.
Horretaz gain, Zapia buruan, ibili munduan! Amelia Barquín-en blogean argitaratutako “Umeak, genero eta transexualitatea. Bost ipuin... eta gogoeta bat” artikulua uzten dizuegu irakurtzeko. Izan ere, bost ipuin interesgarri aipatzen baitira:
https://abarquin.wordpress.com/2017/01/09/umeak-generoa-eta-transexualitatea-bost-ipuin-argitaratu-berri/
Gai honekin lotutako beste jarduera edo ekintzaren bat bururatzen al zaizue? Atsegin handiz jasoko dugu denon artean partekatzeko. Eta, honako hau aurrera eramaten baldin baduzue, bidal iezaguzue argazkiren bat!
JUUL antolakuntza