IV. IDEIA: LIBURUEN DASTATZEA EDO LITERATUR ENTREMESAK

Aurrekoan, Madrilen egiten den literatur jarduera interesgarri baten berri izan genuen: book-tasting edo liburuen dastakea delakoa. Jendeak liburuen zatiak, paragrafoak, esaldiak, partekatzen ditu elkarrekin. Honela liburu berriak, idazteko modu berriak, ideia berriak, sentsazio berriak deskubritzen dira, dastatze batean bezalaxe. Normalean gai baten inguruko liburuak proposatzen dira saio bakoitzean. Irakurketa ekintza indibiduala izatetik, ekintza soziala izatera pasatzen da.
Lehen Hezkuntzan Txanelako Lengua Castellana 5. mailako liburuan antzeko jarduera bat egiten da. Honi “Entremeses literarios”, literatur entremesak euskaraz, deitzen zaio.
Guk proposatzen duguna, DBHrako IDEIA da, joko handia ematen ahal duena gainera! Dena den Lehen Hezkuntzara ere egokitu daiteke.